Alazne ikastetxean ez da bakarrik bizitzen irakasten. Hemen bizita gertatu egiten da.
Egun bakoitza istorio bat da: ikaskuntzak, adiskidetasunak, aurkikuntzak eta aztarna uzten duten uneak. Zure seme alabari laguntzen diogu ingurune erreal, gizatiar eta bizian.
2026-2027 ikasturtea: plaza mugatuak. Eskatu zure bisita konpromisorik gabe.
Zure seme-alana matrikulatzea oso erraza da
Badakigu ikastetxea aukeratzea familia baten erabakirik garrantzitsuenetako bat dela.
Horregatik, erraz, hurbil eta presiorik gabe jartzen dizugu: etorri, begiratu, galdetu… eta bizi Alazne Ikastetxea.
1. Bisitatu gure zentroa konpromisorik gabe
Ezagutu presentzialki, ibili eskola barruan eta sentitu eguneroko giroa.
2. Bete bisita egiteko inprimakia
Zure ordutegira moldatuko gara, zuretzat erosoena denean bisita gaitzazun.
3. Aurkeztu dokumentazioa
Pauso bakoitzean lagunduko dizugu zalantzarik izan ez dezazun.
4. Ziurtatu zure plaza
Alazne Ikastetxea zure tokia bada, ongietorria emango dizugu bizitza gertatzen den komunitate batera.
Alazne Ikastetxen bizitza desberdin sentitzen delako
Ez diegu soilik irakasten, lagundu egiten diegu
Alazne Ikastetxeko egunerokoa haurtzaroa eta nerabezaroa handi egiten duten unez beteta dago: eztabaida bat, pasabideetan egindako solasaldi bat, jolas bat, gainditutako erronka bat, hasierako adiskidetasun bat… Ikasle bakoitzari errespetuz, hurbiltasunez eta benetako arretaz laguntzen diogu, heztea bertan egotea delako… eta hemen bizitza elkarrekin gertatzen da
Bizitza errealetik sortzen diren ikaskuntzak
Ikasketa-planak baino gehiago, haien erritmo, gaitasun, interes eta jakin-minera egokitzen diren ibilbideak diseinatzen ditugu. Hemen ikertu, okertu, hausnartu, aurkitu, galdetu eta berriro saiatzen dira. Hezkuntza ez da gidoi bat: bizi, ikasi, jolastu eta hazten diren bitartean gertatzen dena da.
Ikasgelan gertatzen denarekin bat egiten duen taldea
Gure irakasleak ez dira edukiak transmititzera mugatzen. Behatu, entzun, inspiratu eta inplikatu egiten dira egunero gertatzen den horretan. Alazne Ikastetxean gertatzen den bizitzaz gozatzen duten profesionalak dira, ikasle bakoitzari bere lekua aurkitzen eta bere gaitasunak, segurtasuna eta zaletasunak garatzen laguntzen diote.
Lehen esperientziatik elkarrekin bizi gara
Alazne Ikastetxeko ibilbidean ez zarete bakarrik egongo. Pauso, erabaki eta aldaketa bakoitza, gela barruan eta kanpoan pasatzen den bizitzaren parte da. Zuen ondoan egongo gara orientatzeko, entzuteko eta laguntzeko, heztea bidaia partekatua baita… eta hemen batera bizi dugu.
Zer gehiago eskaintzen dugu?